tel. 943 37 15 90 ?

Piper-saltsa

Piper-saltsa % 100 egiten da gure lurraldeko produktu naturalekin: pipermina, olioa eta oliba, beste produktu gehigarririk gabe

Dastatu duzu gure piper-saltsa?

Piperrak lantzen eta ekoizten bi hamarkada baino gehiago daramatzagu. Horri esker, zapore paregabeko saltsa bat prestatu ahal izan dugu. Gure piper-saltsa % 100 gure lurraldeko produktu naturalekin egina dago: pipermina, olioa eta oliba, produktu gehigarririk gabe.

Gure Ibarrako piperrak erabiltzeaz gain, gure saltsa oliba-olio birjina estrarekin eta Arroitz barietateko olibekin, geuk landutakoekin, egina dago. Horrek guztiak ematen dio mina gure piperrei, baina zapore leunagoarekin, ezin hobea gure gastronomiako plater ugari ondu eta laguntzeko.

Gure piperra saltsa ezin hobea da arrainen, entsaladen... osagai gisa.

EZAGUTU GAITZAZU

Oliba-olioa


Ikusi produktua >