Ibarrako gure piperrak modu tradizionalean lantzen, biltzen eta elaboratzen ditugu, gure lurraren zapore tradizionala zure mahaira eramateko.
Probatu Eusko Label nekazaritza ekologikoko gure piperrak eta gozatu modu jasangarrian ekoitzitako produktu ekologikoaz.
Oliba-olio birjina estra egiten dugu gure lurraldeko nekazaritza ekologikoko olibekin. Eusko Label oliba-olio birjina estra baten usain eta zapore guztia jarriko dugu zure mahaian.
Gure antxoa-gildak mokadu ezin hobea dira zure pintxoekin edo aperitiboarekin batera jateko. Dastatu gure antxoa-gildak, Ibarrako gure piperrekin eta Arroitz olibekin eginak. Probatu itzazu!
Gure piper-saltsa gure lurraldeko produktu naturalekin egina dago. Ukitu ezin hobea zure platerak gure lurreko zapore guztiarekin laguntzeko. % 100 gure lurreko produktu naturalekin egina; pipermina, olioa eta oliba, beste produktu gehigarririk gabe.