tel. 943 37 15 90 ?

AGIÑA PIPERRAK

Familia-tradizioa izanik, Agiñan bi hamarkada baino gehiago daramatzagu lanean Ibarrako piperren zapore nahasezina zure mahaira ekartzeko. Ingurumenarekiko eta gure produktuak lantzeko erabiltzen ditugun prozesu tradizionalekiko errespetuan datza gure produktuen kalitatearekin dugun konpromisoa.

Irmoki sinesten dugu nekazaritza ekologiko eta jasangarrian, kalitate handiagoko piperrak lortzen jarraitzeko. Gure lurraren zaintzarekin batera, bilketa zaindua eta selektiboa egiten dugu, pipermina bere unerik onenean lortzeko. Zigilu bikoitza izateaz —Eusko Label eta produktu ekologikoa— oso harro gaude. Izan ere, horrek aintzatetsi egiten du modu jasangarrian eta beti gure lurreko lehengaiekin lan egiteko egiten dugun ahalegina.

Agiñan Ibarrako piperrak modu jasangarrian eta ekologikoan prestatzen ditugu.

Gozatu gure Ibarrako piperrak, gure oliba-olioa eta geure olibekin eta piperminekin egiten ditugun gildak. Agiñan egunero lan egiten dugu gure lurraren zaporea eta usaina zure mahaira ekartzeko.